XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eta orain eratu dezagun ERAKUSKETA AUNDI BAT.

Zu, zure lagunak eta zure inguruan bizi diranak eta, egun auetan ezagutu dituzunak alkartzeko era on bat izango da.

Gertatutzekoan, onako gauza auek euki kontuan:
1.ª Bakarka eta taldeka egin dituzuten berri-biltzeak berdiñ eta egin dituzuten pelikulak ere ikas-gelako ormetatik zintzilik jarriko dituzute.

2.ª Ikas-gela osoa, aal duzuten ondoena apainduko duzute eta Kristau-lkasbideko 42 orrialdean datorren Isaias'en irakurgaia idatziko duzute danon artean, ingi aundi batean.

3.ª Atera deiak eta zuen auzokoei bialdu, batez ere zuen berri-billaketan beartu dituzutenei.

4.ª Deituei, erakusketa-ikustera joaten diranean, lagundu eta adierazi an jarri duzuten guziaren esan-naia.

Eta orain ere gogotan dugu:
Jaio dan Jesus, gurekin eta gure lagun daukagula.

Gizaki guztiok salbatzera etorri da, gure argi izatera, gu guztiokin sendi eder bat bere babesean egitera.

Jesus'ek oso maite gaitu, Beraren jarraitzaille nai gaitu, Berarekin batean bizitzera deitzen gaitu.

... GOAZEN BERAZ BERE BIDERA.